Atzo, Miguel Altuna Lanbide Heziketa partaide den EXAM 4.0 Fabrikazio Aurreratuari buruzko nazioarteko proiektua aurkeztu zuen Liher Errastik Tknikak (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) antolatutako ekitaldian.
Dena geroz eta konektatuago dagoen mundu honetan eta abiada bizian aldatzen doan gizarte eta lan munduan, 4.0. industriak, konektibitateak, adimen artifizialak, robotikak, bioteknologiak, ekonomia zirkularrak, jasangarritasunak eta zentro adimentsuek duten garrantzia aipatu dira, besteak beste. Fabrikazio aurreratuari erantzuna emango dien ikasle kualifikatuak formatzen ari dira Lanbide Heziketako zentroak.
Digitalki eta antolamentuz adimentsuak diren LHko zentroek, lokalki eta mundura irekita, enpresa eta eragile desberdinekin elkarlanean aritzearen garrantziaz ere aritu dira. EXAM4.0.ri loturik, “enpresak analizatzen ari dira egungo lan ereduak ea balorea sortzen duen; ekosistema honetan beharrezkoa da erakunde desberdinen arteko lankidetza” aipatu ditu Liher Errastik.
EXAM4.0 proiektuari buruzko informazio guztia: www.examhub.eu


