Martxoaren 22tik apirilaren 16ra bitartean, eskualdeko hainbat enpresa gerturatuko zaizkigu ENPRESAK ESKOLAN jardunaldien barruan informazioa eskaintzera.
Saio hauetan, Lanbide Heziketa DUALean interesa duten Miguel Altunako ikasleek, enpresek eskaintzen dituzten DUAL aukerak ezagutu eta beraien egunerokotasunean baloratzen dituzten gaitasunez arituko dira, besteak beste.
Hauek dira momentuz, Enpresak Eskolan jardunaldien barruan parte hartzeko interesa azaldu duten enpresak:
*Martxoak 22: Zerbimek S.L.U.
*Martxoak 24: Soraluce S.Coop.
*Apirilak 12: Ulma Packaging S.Coop.
*Apirilak 13: Fagor Ederlan S.Coop.
Laster izango dugu informazio gehiago.


