Egunotan hasi dira Miguel Altuna LHIIko bigarren mailako 145 ikasle beraien ikasketei loturiko lan-praktikak egiten Debagoiena eta inguruetako enpresetan (Erdi-Mailako zikloetako 55 ikasle eta Goi-Mailako 90 ikasle).
Aurreko urteetan bezala, heziketa zikloa amaituko duten ikasle asko praktikak egingo dituzten enpresan bertan lanean jarraitzeko aukera izango dute.


