Berrikuntzaren, garapenaren eta aurrerapen teknologikoaren ondorioz industria 4.0 iraultzaren garaian gaude. Ekoizpen makinetan eta sistemetan adimena sartzeak eta balio erantsi handiagoko irtenbideetan material aurreratuak integratzeak mugarri berria ekarri dute industriaren sektorean Fabrikazio Aurreratua sortuz.
EAEn ere gorakada nabarmena izan duen sektorea dugu hau. Industriaren lehiakortasuna mantentzen den neurrian, Miguel Altunan ere industriaren aro berri honetaan zentro bezala eta etorkizuneko profesionalak, pedagogikoki eta industrialki garatzeko beharra ikusi dugu. Horretarako, besteak beste Fabrikazio Aurreratuko lantegi bat garatua dugu zentroan bertan.
Fabrikazio aurreratuaren sektoreak izango dituen etorkizuneko trebetasunak eta beharrak identifikatu, definitu eta sakontzen ari gara, besteak beste, EXAM 4.0. nazioarteko plataformaren bidez: Fabrikazio Aurreratuko eragile nagusienekin elkarlanean ari gara, ikerketa eragile, unibertsitate edo Lanbide Heziketako zentroekin eta baita enpresa munduko eragileekin ere. Bakoitzak bere jardunean jarraitu arren, ikuspuntu zabalago batekin ari gara eta beste batzuengandik ikasiz, bakoitzaren ezagutza, esperientziak elkartrukatzeko aukera eskaintzen delarik, azken finean ikasleei iristen zaien ezagutza gehiago izatea dakarelarik.
Orain gutxi, Teknopolis saioan azaldu zuten guztia, informazio zabalagoa eskainiz. BIDEOA ikusi nahi? Egin klik HEMEN.


