Atzo azaroak 4, Emuneko Inaxioren eskutik eta Lanekiren babesarekin, euskaraz, talentua gara! proiektuari buruzko hitzaldia izan genuen Miguel Altunan. Lanbide Heziketa DUALa eta Lan Praktikak euskaraz izan ziren jardunaldiaren ardatz eta beste beste, enpresetako Euskara planetan oinarritutako lehentasunez, eginkizun ezberdinez eta edozein lan gunetan Euskararen presentzia eta erabileraren garrantziaz aritu ziren.


