Miguel Altuna LHIIk eta FEX (Fastening Excellence Center) elkarteak kolaborazio hitzarmena sinatu dute. Lotura torlojuen teknologian ezagutza garatzea helburu duen FEX elkartea Bergarako 8 enpresak sortu zuten eta gaur egun Bergara eta inguruko 16 enpresak dihardute bertan.
Akordio honen bidez FEXek Miguel Altuna LHIIko espazioak erabili ahalko ditu aurrerantzean. Hitzarmen honekin Miguel Altuna LHIIk beste pausu garrantzitsu bat ematen du inguruko enpresekin lankidetza indartzeko bidean.


