Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Langile eta langabetuentzako ikastaroak datozen asteetan hasiko dira

Datozen egunotan hasiko dira Lanbideren bidez %100ean diruz-lagunduriko ikastaroak. Batez ere langileei zuzenduriko ikastaro hauek, astelehenetik ostegunera 18:00etatik 21:00etara bitartean eskaini ohi dira eta iraila eta urrian honakoak hasiko dira:

  • Hidraulika (50 ordu): Irailaren 28tik urriaren 27ra.
  • Piezak txirbil-harrotze bidez piezak fabrikatzeko CNC programak egitea (Torno FANUC, 80 ordu: Irailaren 28tik azaroaren 12ra.
  • Eguzki energia, instalazio fotovoltaikoen oinarriak (40 ordu): Irailaren 21etik urriaren 8ra.

Hauetaz gain, langabetuei soilik zuzenduriko ikastaro bat ere hasiko da:

  • Muntatzeko eragiketak (180 ordu): Irailaren 21etik azaroaren 2ra.

Informazio gehiagorako edo izena emateko 943 899 272ra deitu edo ikastaroak@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com helbidera idatzi daiteke.

MIGUEL ALTUNAKO IKASTARO ZERRENDA OSOA