COVID 19aren krisiak Lanbide Heziketako eskolak itxi harren, irakasleak eta makinak ez dira geldi egon.
TKnikak, Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa zentroak, Lanbide Heziketako ezagutza eta teknologia Osasun Sailaren zerbitzuaren eskura jartzeko deia jaso zuen. Horren ondorioz, Miguel Altuna eta beste hainbat Lanbide Heziketako zentroek, elkarlanean, TKnikaren koordinaziopean, hainbat proiektu martxan jarri dituzte.
Besteak beste, Osasungintzako profesionalak babesteko material falta ikusirik, TKnikak eta Lanbide Heziketako zentroek, Maker munduaren erronka onartuz, ikasleak trebatzeko erabiltzen diren 3D inprimagailuekin plastikozko pantailak ekoizten hasi ziren. Horietatik 5000 ospitaletan banatu zituzten, eta beste 20000 ikastetxe bakoitzak bere instalakuntzetatik gertu dauden osasun zentro, zaharren egoitza eta merkatariei banatu zizkieten.
Gaur egun, molde bat garatu da, beste sistema batekin, zeinek 200 pantaila orduko sortzeko aukera eskaintzen duen.
Osasun Sailarekin lankidetzan beste hainbat proiektu gartu dira esaterako Coronabirusa detektatzeko makilatxoak edo TKnikako biozientzia eta jasangarritasuneko ikertzaileek jasotako erronka izan den maskarak sortzeko enkargua.
Lanbide Heziketako zentroen elkarlanak oihartzuna izan du, horren erakusle izan da, EITB- Euskal Irrati Telebistako Teknopolis saioak eskainitako Lanbide Heziketa COVID 19aren aurrean albistea.


